Ecenarroren bezero-esperientzia

Ecenarron elkarlanaren aldeko
apustua egiten dugu

Entzute- eta enpatia-eredu batean lan egiten dugu, elkarrekin lan egiten dugun taldeek eta pertsonek zer behar duten ulertzeko, eta, hala, talde-lana eraginkorragoa izateko.

Lehiakorrak prezioan eta tratuan

Gure lehiakortasuna, prezioan ez ezik, bezeroaren esperientzia sustatzeko dugun moduan ere islatzen da.

Gure bezeroak zaintzen ditugu, bi aldeak indartuko dituzten elkarte iraunkorrak eraikitzeko.

Proaktiboak gara zure arazoen bilaketan, identifikazioan, azterketan eta erantzunean, zure beharrak proiektuen barruan konpontze aldera.

Gertutasunetik, gardentasunetik, konpromisotik eta malgutasunetik lan egiten dugu, talde-lanean.

Gure lantaldea beti dago bezeroaren eskura.

Erantzun azkarrak eta zehatzak ziurtatzen ditugu.

Gure produktuetan gehieneko kalitatea bermatzen dugu.

Gure bezeroen diseinuaren gainean lan egiten dugu, hotzeko estanpazioaren bidez, betiere efizientzia handiagoa lortzera begira.

360º-ko analisia eta pieza bakoitzaren industrializazioaren ebaluazioa eskaintzen ditugu.

Gure estiloa

1. fasea

Lehiakortasunaren eta berrikuntzaren proba

Gure bezeroak sektoreko liderrak dira, eta haiekin lankidetzan aritzeak egunez egun hobeak egiten gaitu.

2. fasea

Ingeniaritza irekia eta kostuen arloko lankidetza

Ez dugu ezer ezkutatzeko. Elkarlan ireki eta zuzen baterako besoak zabaltzen ditugu.

3. fasea

Zerbitzurik onena eskaintzea

Kalitate- eta zerbitzu-estandarrik handienak ziurtatzen ditugu.

4. fasea

Zure funtsezko hornitzailea

Zure konfiantzazko hornitzaile izan nahi dugu, behar dituzun pieza-sortetarako.

Emaitza

Epe luzerako harremana

Elkarren onurarako harremana ezartzen dugu.

  • + Kostuak aurreztea
  • + Errendimendua hobetzea
  • + Hondakinak murriztea

Arrakasta partekatuko kasuak

xxx

Cliente - Empresa

xxx

Cliente - Empresa

xxx

Cliente - Empresa

Arrakasta partekatuko kasuak

Hotzeko estanpazioko teknologian espezializatu gara, mekanizazio-prozesuekin batera, eta, horri esker, lehiakorrak izan gara eta pieza konplexu eta pertsonalizatuak garatu ditugu automozioaren sektoreko Europako eta Ipar Amerikako punta-puntako bezeroentzat.

Konplexutasun handiko pieza lortzeko materiala murriztea

Auto-fabrikatzaile nagusientzako osagai-hornitzaile batek bazkide estrategiko gisa hautatu gintuen, proiektu desafiatzaile bat industrializatzeko gai izango ginelakoan. 

Autoen ateetako banda-sistemarako pieza horrek konplexutasun handia zuen: geometria irregularra, dimentsio-perdoi zorrotzak eta gainazaleko zimurtasun-baldintza zorrotzak. Pieza hori lortze aldera, hotzeko estanpazioaren ondorengo bigarren mailako zenbait prozesu erabiltzen ziren, mekanizazioa eta artezketa barne.

Bezero horrek beste proiektu batzuetan lankidetzan ziharduen gurekin, eta bideragarritasun-azterketa bat eskatu zigun, gu exijentziarik handieneko osagai horren hornitzaile izateko aukera ebaluatu nahi baitzuen.

Erronkari nola erantzun genion

Diseinua aztertzean, gure ingeniaritza-taldeak simulazio ugari egin zituen hotzeko estanpazio-prozesua ebaluatzeko, eta, fase horretan, hobekuntza-aukera bat identifikatu zuen: hotzeko estanpazio-prozesua optimizatuz gero, pieza bera lor zitekeen lehengai gutxiago erabilita eta bigarren mailako eragiketetako bat kenduta.

Berrikuntza horrek mekanizazio-beharra murriztu zuen eta, aldi berean, gainazal-baldintza zorrotzak bete zituen.

Zer lortu genuen?

Soluzio horrek gure bezeroaren hasierako espektatibak gainditu zituen, eta lehiarako abantaila eman zion Ecenarrori, proiektu horretarako funtsezko hornitzaile gisa duen posizioa sendotuz. Hauek izan ziren emaitza nagusiak:

  • Pieza egiteko beharrezkoak diren lehengaiak % 30 murriztea.
  • Mekanizazio-prozesua ezabatzea.

Garapenaren eta proba arrakastatsuen ondoren, gure bezeroak pieza onartu zuen, eta, orduz geroztik, Ecenarro modu fidagarrian aritu da pieza hori hornitzen, bi aldeak gogobetetzen dituzten emaitzekin.

Autoetako eserlekuetarako pieza konplexu baten kostuak optimizatzea

Gure Tier 1 bezeroetako bat munduan liderra da ibilgailuetako eserlekuen arloan, eta automozioko OEM nagusien hornitzailea da. Bezero horrek dekoletaje bidez garatzen zen eserlekuetarako pieza konplexu bat hotzeko estanpazio-teknologiaren bidez ekoizteko erronka jarri zigun. 

Helburua zen fabrikazio-kostuak murriztea, gero eta handiagoa den ekoizpen-eskaerari erantzungo zion prozesu alternatibo baten bidez.

Erronkari nola erantzun genion

Aldez aurretik egingarritasuna aztertu ondoren, zenbait bilera tekniko egin genituen gure bezeroaren ingeniaritza-arloarekin, piezaren funtzionaltasuna ulertze aldera, pieza hori hotzeko estanpazio bidez lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri mekanikoak aztertze aldera eta kota kritikoak detektatze aldera.

Bigarren fase batean, planoa eta prozesua garatuko genituen —barnean direla hotzeko estanpazioa eta ondorengo bi mekanizazio-eragiketa—, teknologia horren bidez soilik lor daitezkeen kota kritikoak erdiesteko.

Zer lortu genuen?

Bezeroak ezarritako epean, lortu genuen autoetako eserlekuen egiturarako pieza konplexu bat industrializatzeko hotzeko estanpazioa barne hartzen duen prozesua diseinatzea eta prozesu horren fidagarritasuna egiaztatzea. Emaitza hauek erdietsi genituen:

  • Dekoletajetik hotzeko estanpazio-teknologiara pasatzean, % 63ko aurrezpena materialean.
  • Aurrezpena ekoizpen-denboretan.
  • Amaieran, % 85eko aurrezpena kostuetan.
  • Ecenarrok aurrez inoiz ekoiztu gabeko pieza berezia.

Hotzeko estanpazioaren prozesua denbora errealean kontrolatzea

Ecenarron gure OT sarea, hotzeko estanpazio-makinen PLCa eta AiA sistemak barne hartzen dituen sistema aurreratua garatu dugu, ekoizpen-lantegi osoan datu-fluxu eta komunikazio arina lor dadin. Soluzio horri esker, produkzio-prozesuari buruzko informazio kritikoa denbora errealean eskura daiteke munduko edozein lekutatik.

Proiektu horrek nabarmen aldatu du gure jarduteko modua. Makinak gure ekoizpen-kudeaketaren erdigunean jartzean, gure bezeroei arreta emateko dugun gaitasuna hobetu dugu, baita produkzio-erronkei heltzeko gaitasuna eta hotzeko estanpazio-teknologiaren abangoardian egoteko gaitasuna ere.

Ikuspegi horrek gure eragiketa guztiak indartzen ditu, eta ateak irekitzen dizkio berrikuntzari eta etengabeko hobekuntzari.

Zer lortu dugu?

  • Ekipoen efizientzia orokorraren monitorizazioa, denbora errealean. Produkzioaren errendimenduari eta makinaren eraginkortasunari buruzko berehalako informazioa lortzen dugu. 
  • Ekoizpenaren jarraipen zehatza. Egoera onean dauden piezak ez ezik, egoera onean ez daudenak ere, unitatez unitate zenbatzen dira, eta horrek une oro ekoizpen-datu zehatzak bermatzen ditu.
  • Errendimenduaren analisi sakona. Akats-tasen, erreminten kontsumoaren eta ekoizpen-agindu bakoitzean emandako denboraren jarraipena egiten dugu, eta horrek ale-analisia ahalbidetzen du.
  • 5 minututan prozesa daitekeen informazioa. Adierazle kritiko guztiak eskuragarri daude ekoizpen-taldeentzat, gehienez ere bost minutuko atzerapenarekin. Doikuntzak eta horiek produktibitatean, kalitatean eta eskuragarritasunean dituzten eraginak argi eta garbi ikusten dira denbora errealean.

Produktuaren kalitatea hobetzea, prozesuaren kontrolak digitalizatzearen bidez

Produktuaren kalitatea hobetzeko helburuarekin, Ecenarroko Kalitate Taldeak garatu eta inplementatutako sistema batek neurketa optikoko eta hiru dimentsioko makinen bidez egiten diren neurketak makina-operadoreak baliozkotutako ERPra esportatzen ditu.

Datuak tresna estatistikoekin aztertzen dira, prozesuaren gaineko kontrol handiagoa lor dadin eta etengabeko hobekuntzarako joerak azter daitezen. 

Metodologia horrek neurketa-bitarteko klasiko bidezko —kalibreak, mikrometroak, profilen proiektagailuak eta abar— autokontroleko neurketak ordezten ditu.

Zer lortu dugu?

Hauek dira sistema horrekin lortu ditugun hobekuntza eta emaitza nagusiak:

  • Azkartasun handiagoa (batez besteko 5-10 minututatik 20 segundora pasa gara)
  • Barne-akatsak eta gorabeherak % XX murriztea
  • Bezeroen milioiko parteen erreklamazioak % XX murriztea
  • Kalitaterik ezaren ondoriozko kostuak % XX murriztea
  • Langilea liberatzea, denbora arazoak ebazten eta prozesua hobetzen eman dezan, % XX(e)an

Joint Venture Ameriketako Estatu Batuetako bezero estrategiko batekin

Bi aldeentzako, bai bezeroa bai hornitzailea, harreman komertzial baten adierazpen gorena da elkarrekin modu jasangarrian ikasi, hazi eta garatu ahal izatea.

Elkarrekin hazkunde bateraturako merkatu-aukerak identifikatzeko gai izateaz gain, funtsezkoa da pertsonen arteko konexioa eta konfiantza izatea, balio batzuk partekatzea eta epe luzerako ikuspegia izatea, etorkizun iraunkorra eraikitzeko.

Ecenarron uste dugu zintzotasunak, hurbiltasunak eta eskuzabaltasunak harremanak eraikitzeko aukera ematen digutela, eta horrek, gure ezagutza teknikoekin batera, lankidetza-hitzarmenak sinatzera eta Ipar Amerikako bezero estrategiko batekin Joint Venture bat sortzera eraman gaitu.

Eskuzabaltasunak, bakoitzak ematen duen balioa identifikatzeak, ezagutza partekatzeak eta gure indarguneen gainean eraikitzeak, merkatuan ezberdintasuna egitera eta bakarrik ezingo genituzkeen erronkei erantzun ahal izatera eraman gaitu.

Nor da gure partnerra?

Gure bazkideak TIER 1 dira eta munduko liderrak dira beren produktuan, funtzioan eta merkatuan.

Zein arlotan lan egiten dugu elkar?

Lankidetza-hitzarmenak eremu hauetan ditugu:

  • Gure bezeroaren eskaintza eraldatzea, dekoletaje-teknologiatik hotzeko estanpaziora igaroz.
  • Kostua eta karbono-aztarna murriztera bideratutako material berriak integratzea.
  • Bi teknologia elkartu dira merkatu berrietan sartzeko.

Azken batean, gure bezeroekin lankidetzan gozatzen dugu errealitate berriak eraikitzeko eta etorkizuneko belaunaldiei lanean jarraitzeko ondare bat uzteko.

Hurrengoa zurea izan daiteke.

Zure konfiantzako bazkidea

Ecenarrok automozioko fabrikatzaile nagusiekin lan egiten du. Zure diseinua modu arin, malgu, berritzaile eta jasangarrian gauzatuko duen hornitzaile baten bila bazabiltza, bilatzen ari zaren bazkidea gara. Gugan uste osoa dute