Ecenarro Ipar Amerika
Zure hotzeko estanpazioko
bazkidea Ipar Amerikan
Ecenarro gara:
desberdintzen gara
Globalak gara
Espainian eta Mexikon ditugu ekoizpen-lantegiak, eta hazten ari den marka gara. Salmenten % 69 Europan egiten ditugu, % 23 Ipar Amerikan eta % 8 beste herrialde batzuetan.
Arinak eta efizienteak gara
Berehala egokitzen gara aldaketetara, eta ingurune global dinamiko baterako soluzio efizienteak eskaintzen ditugu. Gainera, kalitate, ingurumen eta digitalizazioaren arloko azken ziurtagiriak ditugu.
Lehiakorrak gara
Gure ikuspegi estrategikoari eta produktuen garapenari esker, urtean % 6tik gorako hazkundea dugu.
Jasangarriak gara
Jasangarritasuna txertatuta dago gure DNA kooperatiboan. Bezeroengan, ingurumenean eta gizartean inpaktu positiboa duten soluzio iraunkorrak sortzen ditugu. Irabazien % 10 gizartea eraldatzeko ekimenetara bideratzen ditugu.
Berritzaileak gara
Gure I+Gko zentro propioa dugu eta fakturazioaren % 3,4 berrikuntzara bideratzen dugu, soluzio aurreratu eta pertsonalizatuak eskaintzeko.
Kooperatiboak gara
Ecenarro bere langileena da eta MONDRAGON korporazioko kide gara, hau da, 81 kooperatiba eta 70.000 pertsona baino gehiago biltzen dituen munduko industria-kooperatibarik handieneko kide gara.
Ipar Amerikan gugan uste osoa dute
Ipar Amerikarako
gure prozesuak
Prototipoak, simulazioa eta prozesu-diseinua
Simulazio- eta prototipo-prozesuen bidez, bideragarritasun fidagarriko analisi bat egiten dugu, eta analisi horrek arriskuak minimizatuko ditu, laginak eskaini eta merkaturatzearen fasetik serieko produkziora arte. Horretarako, ikasitakoa aplikatuta, sendotasuna eta fidagarritasuna emango zaio prozesuari.
Hotzeko estanpazioa
Gure estanpazio-makinek esfortzuak kontrolatzeko sistemak dituzte, eta, ad hoc garatutako digitalizazioarekin batera, kalitatea hobeto ziurtatzeko aukera ematen digute.
- 6 estazioko makinak
Bigarren mailako operazioak
- CNC makinak, aurpegiketako, zulaketako, artekaketako, torneaketako eta barne-biraketarako prozesuak egiteko
- Biraketarako eta moletatzeko makinak
- Garbigailuak
- % 100eko hautespenerako ikus-makina automatikoak
- Eddy Current bidez arrailak detektatzeko makinak
Azken egiaztapena
- Gogortasuna: Rockwell and Vickers
- Zimurtasun-proba
- Proiektore konparatzailea
- CMM 3D Crysta-Apex: Mitutoyo
- Ikus-neurketa: Vicivision