Nola egiten dugu

Zugan espezializatzen gara

85 urtetik gorako esperientziarekin, eta hotzeko estanpazioaren ezagutzaren garapenean konstante izanik, gure bezeroak ditugu ardatz, eta lankidetza-hitzarmenak garatu ditugu haien eskakizunak betetzeko, haien arazoak konpontzeko eta haien diseinuak, prozesuak eta kostuak optimizatzeko.

Talde hurbila, zintzoa eta gardena gara, asmo handiko ikuspegi berritzaile eta ausarta duena, bezeroaren beharretara egokitzen dena eta garapen osoa modu lehiakorrean kudeatzen duena, prozesuaren diseinutik hasi eta pieza Europan zein Ipar Amerikan seriean entregatzeraino.

Langileek gidatutako kooperatiba garen aldetik, eta epe laburrerako eta luzerako erabakiak hartzean jasangarritasuna gidari izanik, arrasto positiboa utzi nahi dugu gure tokiko ingurunean eta ingurune globalean.

Gure prozesuak

Prototipoak, simulazioa eta prozesu-diseinua

Simulazio- eta prototipo-prozesuen bidez, bideragarritasun fidagarriko analisi bat egiten dugu, eta analisi horrek arriskuak minimizatuko ditu, laginak eskaini eta merkaturatzearen fasetik serieko produkziora arte. Horretarako, ikasitakoa aplikatuta, sendotasuna eta fidagarritasuna emango zaio prozesuari.

Hotzeko estanpazioa

Gure estanpazio-makinek esfortzuak kontrolatzeko sistemak dituzte, eta, ad hoc garatutako digitalizazioarekin batera, kalitatea hobeto ziurtatzeko aukera ematen digute.

Europan 4, 5 eta 6 estazioko makinak ditugu.

Ipar Amerikan 6 estazioko makinak ditugu.

Europan, gainera, honako makina hauek ditugu

  • CNC makinak, aurpegiketako, zulaketako, artekaketako, torneaketako eta barne-hariztaketako prozesuak egiteko
  • Hariztatzeko eta moletatzeko makinak
  • Garbigailuak
  • % 100eko hautespenerako ikus-makina automatikoak
  • Eddy Current bidez arrailak detektatzeko makinak

Eta Ipar Amerikan ditugu

  • CNC makinak, aurpegiketako, zulaketako, artekaketako, torneaketako eta barne-hariztaketako prozesuak egiteko
  • Zulatzeko makinak
  • Hariztatzeko eta moletatzeko makinak
  • Garbigailuak
  • % 100eko hautespenerako ikus-makina automatikoak
  • Eddy Current bidez arrailak detektatzeko makinak

Europan eskura dagoen azken egiaztapenerako ekipamendua eta teknologia

  • Marruskadura-proba: Erichsen
  • Trakzio-proba: Hoytom
  • Magnaflux: Tiede
  • Gatz-lainoko ganbera: Dymetal
  • Zimurtasun-proba: SJ-401 Mitutoyo
  • CMM 3D Crysta-Apex: Mitutoyo
  • Ikus-neurketa: Vicivision

Ipar Amerikan eskura dagoen azken egiaztapenerako ekipamendua eta teknologia

  • Gogortasuna: Rockwell and Vickers
  • Zimurtasun-proba
  • Proiektore konparatzailea
  • CMM 3D Crysta-Apex: Mitutoyo
  • Ikus-neurketa: Vicivision

Lankidetza- eta berrikuntza-sare bat zure zerbitzura

Elkarren osagarriak garen zenbait arlotako erakundeek osatutako lankidetza-sare baten parte gara. Elkarri laguntzen diogu merkatuari aurrea hartzen, malguagoak izaten, talentua erakarri eta hobetzen eta finantza-aldetik sendoagoak izaten, betiere ingurune aldakor batera egokitzera begira.

Gainera, Mondragon taldeko automozioaren arloko enpresek parte hartzen duten Edertek zentro teknologikoaren bazkide sortzaileak gara.

Fakturazioaren % 3,4 I+G proiektuetarako jartzen da.

Jasangarritasuna

Jasangarriak gara berez

Nazio Batuen 2030 agendarekin konprometituta gaude, eta bat gatoz Garapen Jasangarriko Helburuekin.

Jasangarritasunaren 3 esparruetan lan egiten dugu (ingurumena, gizartea eta gobernantza), eta gure erabaki guztien parte da.

Ingurumena

100%

Gure instalazio eta lantegi guztietan kontsumitzen den energiaren % 100 berriztagarria da.

+90%

Gure produktuetan erabiltzen dugun altzairuaren % 90 baino gehiago birziklatua da.

+80%

Erabiltzen dugun altzairuaren % 80 baino gehiago energia % 100 berriztagarriarekin lortzen da, eta gutxieneko karbono-aztarna sortzen du.

2030

SBTIk proposatutakoa baino anbizio handiagoko deskarbonizazio-plana: 2030 urterako Neutraltasuna Irismen 1 eta 2an; eta 2045ean ERABATEKO NEUTRALTASUNA

Gizartea

Gure balio kooperatiboak gure inguruneko baldintzak eraldatzeko eta hobetzeko oinarrizko tresna dira

Oinarrizko eskubideen defentsarekin eta aukera-berdintasunarekin konprometituta gaude, dauden lekuetan eta gure balio-kate osoan

10%

Irabazien % 10 gizartea eraldatzeko ekimenetara bideratzen dira

Pertsonak daude gure estrategiaren erdigunean, eta haien osasunak, segurtasunak eta ongizateak du lehentasuna

Modu ekitatiboan banatzen ditugu irabaziak gure bazkide eta langileen artean

Gobernantza

Gure printzipio etikoak dira gure harremanen funtsezko zutabea, maila guztietan. Ikus Kode Etikoa

Gure kudeaketa-sistema compliance edo informazioaren segurtasuna gisako arloetan sendotzen da, besteak beste.

*Plataforma nagusietan ematen dugu gure jardueraren berri