Ecenarro gara
Bere langileen
enpresa
MONDRAGON taldeko industria-kooperatiba gara. 85 urtetik gorako esperientzia dugu eta ekoizpen-lantegiak ditugu Europan eta Ipar Amerikan.
Langileak erdigunean jartzen dituen gizarte- eta enpresa-proiektu horretan, 100 langile onuradun baino gehiago gara, eta horixe da, hain zuzen, ezarritako helburuak lortzeko gure balio bereizgarrietako bat.
Erabakietan parte hartzea
Langile guztiek dute hitza eta botoa erakundeari eragiten dioten erabakietan. Horrek kidetza-sentimendua eta konpromisoa areagotzen ditu.
Elkarlanerako giroa
Ecenarro gisako kooperatiba batean lan egiteak elkarlanerako eta elkarri laguntzeko giroa sustatzen du. Kide guztiok indarrak batzen ditugu helburu komun batera begira.
Lan-egonkortasuna
Luzerako lan-ikuspegia dugu. Horrek enpleguan egonkortasun handiagoa lortzea ahalbidetzen du eta langileen txandakatze oso txikia.
Inpaktu soziala ingurunean
Ecenarro osatzen dugun pertsonak tokiko ingurunearen garapenarekin eta komunitatearen ongizatearekin konprometituta gaude.
Antolaketa-kultura positiboa
Kooperatiba garen aldetik, elkartasuna eta berdintasuna gisako balioak ditugu ardatz, eta, hala, lan-giro positiboa eta motibatzailea sustatzen dugu.
Elkarlanerako kultura horri esker, gure bezeroek uste osoa dute gugan. Une honetan, Joint Venture bat eta bi lankidetza-akordio ditugu Tier1 bezeroekin.
Gure balioak
Pertsonak, kultura eta harremanak faktore bereizgarri nagusiak izanik, Ecenarron gure bezeroen erreferentziazko bazkide estrategikoa izan nahi dugu.
Pieza konplexuen diseinuan eta fabrikazioan behar duzun babesa gara, betiere, prozesu efizienteei esker eta teknologiaren erabilera ausartari esker, optimizatutako hotzeko estanpazioko soluzio egokien bidez.
Konpromisoa eta lankidetza
Lankidetza da gure barne-harreman naturala, baita kanpoko bazkideekin dugun harreman-modu naturala ere. Konfidantzazko harremanak sortzen ditugu, konpromisoa hartzen dugu eta elkarlanean modu eraginkorrean jarduten dugu harreman-maila guztietan. Akordioak betetzen ditugu eta komunikazio hurbila eta gardena izaten dugu.
Berrikuntza
Gure bezeroen erronka-proiektuen aldeko apustua egiten dugu, eta erronka horiei teknologiaren erabilera ausartaren bidez eta berrikuntza eta lankidetzaren bidez egiten diegu aurre, gauzak modu desberdinean egiteko motor estrategiko gisa.
Arintasuna
Arinak gara, ingurune aldakorrera azkar egoki gaitezen. Proiektuak inplementatzean eta erabakiak hartzean, autonomia, sinpletasuna eta eraginkortasuna sustatzen ditugu. Gure jarduerak gidatzen dituzten estrategia eta ekintza-plan partekatuak ditugu.
Erantzukidetasuna
Erakundearen helburuak lortzeko konpromisoa hartzen dugu, eta hartutako erabakiak gure egingo ditugu, guztion ongia lehenetsiz.
Mondragon taldeko kidea
Mondragon taldeko kide gara, mundu osoko industria-kooperatiba multzorik handiena.
81
kooperatiba
11Mil M€
baino gehiago salmentetan
+70.000tik
gora pertsona
+12
zentro baino gehiago
369 M€
inbertsioetan
Horrek enpresa-egonkortasuna ematen digu, baita finantza-segurtasuna ere.
Ikuspegi globala
Espainian eta Mexikon ditugu ekoizpen-lantegiak, Europako eta Ipar Amerikako gure bezeroei zerbitzu egite aldera eta erantzun azkarra emate aldera.
Hazten ari den marka gara
Salmenten % 69 Europan egiten ditugu, % 23 Ipar Amerikan eta % 8 beste herrialde batzuetan.
Ekoizpen-lantegiak
Gauden merkatuak
Gure
bilakaera
1940
Ecenarroren sorrera
1965
Amillagako lantegiaren irekiera
1982
Sozietate kooperatibo bihurtzea
2002
Mondragon Korporazioan sartzen da Ecenarro
2006
Edertek zentro teknologikoaren sorrera (sortzaileetako bat)
2015
Ecenarroren Mexikoko ekoizpen-lantegia irekitzea
2022
Joint Venture akordioa Tier 1 hornitzaile batekin
2024
Lankidetza-akordio estrategikoa Europako Tier 1 batekin
2025
Lankidetza-akordio estrategikoa Ipar Amerikako Tier 1 batekin
Ecenarro kopuruetan
Soziala
+100
langile baino gehiago
10%
Urteko irabazien % 10 gizarte-eraldaketako proiektuetara bideratzen dira
Globala
69%
Salmenten % 69 Europan, % 23 Ipar Amerikan eta % 8 beste herrialde
+20
Esportazioak 20 herrialde baino gehiagotara
3 + 1
3 ekoizpen-lantegi + I+Gko zentro 1 Europan eta Ipar Amerikan
Etorkizuna
3,4%
Fakturazioaren % 3,4 I+Gra bideratzen da
+6%
Urtean % 6tik gorako hazkundea
Jasangarritasuna
100%
Gure instalazio eta lantegi guztietako energiaren % 100 berriztagarria da
+90%
Gure produktuetan erabiltzen dugun altzairuaren % 90 baino gehiago birziklatua da
+80%
Erabiltzen dugun altzairuaren % 80 baino gehiago energia % 100 berriztagarriarekin lortzen da, eta gutxieneko karbono-aztarna sortzen du
2030
SBTIk proposatutakoa baino anbizio handiagoko deskarbonizazio-plana: 2030 urterako Neutraltasuna Irismen 1 eta 2an; eta 2045ean ERABATEKO NEUTRALTASUNA